Eskubaloi kontuak

Nerea TELLETXEA 2012ko apirilaren 4a

Erreka Kirol Elkarteko kadete mutilak esku­baloi denboraldi bikaina egiten ari dira: lehendabiziko, Txapeldunen Faserako sailkatzea lortu zuten. Orain, apirilaren 20tik 22ra Nafarroako lau talde hoberenen artean ligaxka jokatuko da ligako txapelduna zein­ den erabakitzeko, eta lau horien artean egoteko aukera haundiak dituzte Errekako kadeteek, Txomin Mindegia, Jabiertxo Almandoz eta Juan Telletxearen aginduetara ari diren mutilek.

Gogoratu, talde honetako bi jokalari, Iñigo Oskoz eta Jabier Apez­tegia, urtarrilean Mur­tzian­ ibili zirela Espainia­ko Eskubaloi Txapelketan, Nafarroako Selekzioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun