Sei herritarrek parte hartu dute ahozko ondarea biltzeko lanean

Nerea TELLETXEA 2012ko apirilaren 4a

Martxoaren 24an egin zen Malerrekako ahozko ondarearen lanaren aurkezpena zineman. Fernando Etxeberria

Maite Lakarrek egin duen ikerketa aurkeztu da zineman

Urteak eman ditu Maite Lakarrek ahozko ondarea jasotzen, belaunaldiz-belaunaldi eta ahoz-aho trasnmititu den herri jakintza bi­deoz biltzen. Malerrekan berean 54 lagun elkarrizketatu ditu ikerketa honetarako eta mar­txoaren 24an lanaren aurkezpena egin zuen Doneztebeko zineman. Ikerketaren nondik norakoak azaltzeaz gain, eta grabazioaren bideoa eskaintzeaz ­gain, lan honetan par­te hartu duten guztiei grabazioaren kopia emateko aprobexa­tu zen aukera. Behin lana eginda, memoria historiko hori gizartearen esku uztea da asmoa.

Doneztebetik ere badira ekimen honetan parte hartu dutenak: Alfredo Zuga­rramurdi Zozaia, Caridad Larre­gla Garraus, Joxe Antonio Sarratea Telletxea, Mª Isabel Mitxeltorena Atxa, Ramonita Mindegia Garro­ (hila da) eta Enrique Taberna Vera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun