XIX. mendeko labaderoaren inguruko informazioa eskura

Maider PETRIRENA 2012ko apirilaren 4a

Maider Petrirena

Herriko labaderoaren kanpoko aldean plaka bat paratu dute eta zera ageri da: XIX. mende erdialdeko izar itxura duen garbitegia, 2011. urtean auzolanean be­rreskuratua. Denbora luzez, garbitegiak herrietako bizigarri izan ziren batez ere emakumeen artean, garbitzeko garaian elkartzeko aukera ematen zuelako. Au­rrean dugun hau herriguneko aitzineko ondarearen eraikinik adierazgarrienetako bat da eta zeuden bi berdinetatik zutik dagoen bakarra. Eraikin honek oinplano karratua du, teilatua lau uretara, egurrez eta teilaz osatua eta paretak, be­rriz, harrrizkoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun