Martxoaren 26an eskolako haur guztiek irteera egin zuten. Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoek Donostiako Aquarium-a eta Txiki-park-a bisitatu zituzten. Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, eta 6. mailakoak, berriz, Txuri-Urdinera joan ziren, eta itsasontzian ere ibili ziren. Izugarrizko eguraldia egin zien eta hagitz ongi pasatu zutela aipatu zuten.