Aitzineko alean aipatu bezala, martxoaren 17an Ulibeltzak Elkartean ohiko batzarra egin zen. Zazpi puntu izan ziren aipagai eta garrantzitsuena junta aldaketarena izan zen. Guztira 36 bazkide elkartu ziren eta bakoitzak zortzi bazkideri botoa emateko aukera izan zuen. Botoak zenbatu ondotik, ondoko hauek atera ziren junta berrirako: Juan Tomas Latasa (17 boto), Jose Migel Zelaieta (16 boto), Bixente Ibarra (16 boto), Juan Migel Urroz (15 boto), Juan Jesus Gaztelumendi (15 boto) eta Jesus Mª Jorajuria (14 boto). 13na botorekin berdinduta gelditu ziren Xanti Arretxea, Josune Agirre eta Joana Hernandorena eta berriro ere desepanterako botazioa egin ondotik, boto gehien hartu zituztenak Xanti Arretxea eta Josune Agirre izan ziren. Beraz, joana juntatik kanpo gelditu da.
Bilerako bertze gai garrantzisua bazkide berrien sarrera izan zen. Guztira lau bazkide berri sartu dira: Jabier Ibarra Irazoki, Julen Ibarra Irazoki, Luzio Irazoki Etxeberria eta Jabier Petrirena Telletxea. Berriz ere 200 bazkide ditu elkarteak eta ea jende gehiago animatzen den elkartea haunditu ahal izateko.