Xorroxin, Xaloa eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketa egin zuten martxoaren 24an Elutsa ostatuan eta zortzi bikote aurkeztu ziren. Horien artean, txapeldunak Jabier Galarregi eta Iñaki Danboriena izan ziren (afaria Elutsan) eta bigarren sailkatuak Eneko Telletxea eta Xabier Etxarte (bi botil ardo).