Euskal Idazleen Biltzarra eginen da Bazko Astelehenean Saran

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Bazko Astelehenean Euskal Herriko idazleak bilduko dira Saran. Artxiboko argazkia

Ekitaldiz beteriko asteburua izanen da herrian

Turismo Bulegoak hogeitabederatzigarren aldiz antolatu duen Euskal Idazleen Biltzarra ospatuko da apirilaren 9an Saran. Hori izanen da Aste Saindu honetako hitzordu nagusia, baina ekimen kultural andana izanen dira asteburu honetan, larunbat, igande eta astelehenean.

Turismo Bulegoak hogeitabederatzigarren aldiz antolatu duen Euskal Idazleen Biltzarra ospatuko da apirilaren 9an Saran. Hori izanen da Aste Saindu honetako hitzordu nagusia, baina ekimen kultural andana izanen dira asteburu honetan, larunbat, igande eta astelehenean.

Alde batetik, igandean, apirilak 8, iluntzearekin Sarako Ondareak kantaldi bat antolatu du Jean Bordaxar, Saiberri, Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendiain kantalariekin. Sar­tzea 10 eurokoa izanen da eta urririk 16 urte arte.

Horrez gain, hiru egunetan, bi erakusketa antolatuak dira. Bat liburuari buruz, Lur Berri gelan, 10:30etik 19:00etara eta bigarrena denen etxean, 10:00etatik 19:00 arte, pintura erakusketa bat izanen da.

Eta astelehenean, apirilak 9, Turismo Bulegoak 29. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra antolatu du. Usaianbezala, kiroldegian iraganen da egun osoan. Egun honetan Euskal Herriko hainbat idazle biltzen dira Saran, beraien lanak erakutsi eta ezagutzera emateko. Errate baterako, Euskaltzaindiak Zaldubiren “Bertze prediku batzuk”, Eramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosen “Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian”, Junes Casenave-Harigileren “Xiberoko antzertia edo pastorala” eta Eugéne Goyhenecheren “Onomastique du Nord du Pays Basque (XI-XV siècles)” aurkeztuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun