Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean kamioia irauli da apirilaren 4an, asteazken goizean, Belateko mendatean, 35. kilometroan. Ez da zauriturik izan, baina Irun alderako norabidea itxia egonen da kamioia kentzen duten bitartean. Horregatik, Iruñetik gure ingurura datozen ibilgailuek NA-1210 errepidea, Belateko mendatea hartu beharko dute.