San Jose Zurginaren kofradia1859an sortu zen eta 153 urte bete ditu aurten. San Jose eguna besta denean egun horretan egiten dira urteko kontuak, eta bertzela hurrengo igandean. Kofradiako kide bat hiltzean, meza ateratzen zaio eta horren kontuak ere egiten dira egun honekin.
Aurten, San Jose egunean, kofradiako bazkide bakoitzak bere kuota ordaintzeko aukera izan zuen. Jabier Indaburu eta Teodoro Iribarren izan dira orain arteko maiordomoak, kofradiako kontuez arduratu direnak: Jabierrek 32 urte egin ditu karguan eta Teodorok 16. Baina aurten kargua utzi dute eta Juan Antonio Indaburu eta Jesus Altzuguren izanen dira maiordomo berriak.