Uholdeek sortutako kalteen %82 udalek bere gain hartu beharko dutela salatu dute

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 3a

Eserita Ur Algero eta Pablo Miranda, Areso eta Goizuetako alkateak, hurrenez hurren. Gibelean, ezker-eskuin, Lazaro Goikoetxea (Araitz), Juan Mari Barriola (Leitza), Mikel Ortega (Baztan), Peio Etxabi

Gobernuak kalteen %18 bakarrik ordainduko du

2011ko azaroaren 5 eta 6an, Nafarroa, Gipuz­koa eta Lapurdin izan ziren euriteek kalte haundiak eragin zituzten. Eta kalte horien inguruan, udalen eskaerei Nafa­rroa­­ko Gobernuak ez diela erantzunik eman sala­tu dute Mendialdeko uda­lek, eta gaineratu dute, prentsa bidez jakin du­tela 88.782 euroko laguntza izanen dutela, kalteak 471.000 eurotan baloratu diren bitartean.

Egoeraren berri emateko, agerraldia egin zuten inguruko hainbat udal ordezkarik martxoaren 16an. Zehazki, Baztan, Leitza, Lesaka, Lakun­tza, Goizueta, Igantzi, Etxalar, Uharte Arakil eta Aresoko udalek sinatutako idatzia agertu zuten­ eta gehiagok babesa adierazi diete: Bera, Basaburua, Betelu, Aran­tza, Larraun, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Arbizu, Altsasu, Urdiain, Bakaiku, Olazti, Ergoiena, Arrua­zu, Irañeta, Ihabar, Lekunberri, Arakil, Irur­tzun eta Imotzko Udalak­.

Prentsaurrekoan azaldu zutenez, «eremu hauek­ jasan zituzten kalteen neurriak Espainia eta Frantziako Gober­nuek estatu mailako la­gun­tzak jaso ahal izateko hala eskatu zuten lu­rral­deak eremu katastrofiko bezala izendatzea ekarri­ zuen. Horrela gertatu da bai Gipuzkoa eta bai Ipa­rraldean ere. Nafarroako kasuan bereziki ipar-mendebaldean kokatuta dauden udale­rriei eragin zien euriteak eta orain arte herri hauetan izandako kalteei ez zaie inolako erantzunik eman Nafarroako administrazioaren partetik». Lau hilabe­te baino gehia­go igaro direnean men­dialdeko udalek adierazi dute «orain artean izan ditu­gun bileretan ez zaiela inolako erantzunik eman gure eskaerei».

Bilerak Gobernuko hainbat sailekin egin dituzte (tokiko administrazioa, ura eta ingurugiroa, abeltzaintza azpiegiturak…) baina «inork ez du bere gain hartu sortutako kalteei erantzuteko ar­­durarik eta oro har erantzun orokorra ardurak bertze leku batzueta­ra desbideratzea izan da, azken finean egoerak sortu duen karga guztia Udalen gain utziz». Udalen arabera, «alde batetik, kalteak hainber­tze­ra­­ko ez direla izan esan zaigu, baita gisa honeta­rako larrialdiei aurre egiteko dirurik ez zegoela ere». Hala, kaltetutako­ udalek argi utzi nahi izan dute «jasan ditugun kalteak haundiak eta esanguratsuak izan direla ditugun baliabideen­tzat, eta administrazioak ezin duela bertze alde batera­ begiratu». Ho­rrez gain, Parlamen­tuan emendakin bidez kal­tetutako he­rriei lagun­tzeko atal bat osa­tzeko eskaera atzera bota izana ere kritikatu dute. «La­rrialdietara­ko dirurik ez dago horre­la erabaki delako, eta are salagarriagoa dena ez dugu kaltetutako herriei laguntzeko borondaterik ikusi». Egoera aztertu ondotik, Baztan, Lei­tza, Lesaka, Lakuntza, Goizueta, Igantzi, Etxa­lar, Uharte Arakil eta Aresoko Udalek bilera bat eskatu zuten Gobernuko lehendakariarekin arazoa bidera­tzeko asmoz.

Erantzuna prentsa bidez iritsi zaie, martxoaren 7an jakin baitzuten 88.782 euroko laguntza onartu dela kaltetutako herrien artean banatzeko. Kontuan izanda jasandako kalteak 471.000 eurotan baloratu direla, «diru kopuru hori nabarmenki ez da nahikoa, eta ez du inondik inora konpondu beharreko azpiegiturak konpontzeko biderik ematen», diote udal ordezkariek. Eta gainera­tu dute, udalek jasandako kalteen %82ari beren kabuz egin beharko diotela aurre, eta Gobernuaren ekarpena «bere irudia garbitzeko keinu hu­tsa bertzerik ez dela, zuri­keria politikoa ‘Iparralde­ko nafarretaz’ gogora­tzen dela adierazteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun