Egun gutti barru emanen zaio hasiera Jalgi Hadi Garaipenera gazte mugimenduak antolatu duen Gazte Martxari. Sara eta Lesaka artean eginen da eta egitaraua ere prest dute.
Apirilak 6, ortzirala
• 15:00etan: Sarara ailegatu eta akanpatu.
• 16:30ean: Animazioa herriko karriketan: dantzariak, gaiteroak, joaldunak, ziganteak...
• 19:00etan harrera ekitaldia plazan.
• 22:00etan bertso guda. Eta horrez gain, hiru gune egonen dira Saran: Mintza, Dantza eta Jalgi guneak.
Mintza gunean, kalaka eta sorkuntzarako aukera izanen da karpan. Kaleko graffitilarien tailerra eta sorkuntza proiekzioak eginen dira. Gisa berean, 17:30ean mahai-inguru irekia eginen da Feminista naiz eta zergatik? izenburupean. 19:30ean solasaldia izanen da Gazteok euskal identitate kulturala eraikitzen gaiaren inguruan. Dantza gunean, gazte musika taldeak ariko dira plazan. 17:30etik aitzinera, Kasu, Tooth, Hurmurao eta Herri Oihuarekin kontzertuak izanen dira.
Jalgi gunean, azkenik, ekintza eta algararako aukera izanen da kiroldegian. 17:30ean jokoak izanen dira: zirikatu, astindu, bilatu, lortu, asmatu... Eta 19:30ean eraiki gazteluaren txanda izanen da: kutxak zintzilikatuta pilatzea izanen da kontua.
Apirilak 7, larunbata
• 07:30ean esnatu.
• 09:00etan martxa abiatu (mendian hamaiketakoa eta bidetik ekimena).
• 14:00etan Beran bazkaria.
• 18:30ean Lesakara ailegatu eta akanpatu.
• 19:30ean Maskarrada eta Zpeiz Mukaki.
• 21:00etan gazte ekitaldia.
• 22:00etan Gaubela, Skatu, Governors, Willis Drummond eta Anai Arrebak taldeekin kontzertuak. Bonorik gabe daudenek sarrerak hamar eurotan erosteko aukera izanen dute Lesakan.
Apirilak 8, igandea
Eta igandean Independentistak Sareak deituta Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin dute Jalgi Hadi Garaipenera ekimeneko gazteek:
• 08:00etan Goienetxe triki eta Sound System.
• 09:00etan gosaria eta ondotik, autobusak abiatuko dira Iruñeara.