Transportes Bidasoa beteranoen txirrindulari taldearen aurkezpen ofiziala egin da martxoaren 31n

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 3a

Transportes Bidasoako txirrindulariek Patxi Vila profesionalaren babesa izan zuten aurkezpenean. Oskar Txoperena

Orain arteko probetan bikain moldatu da eta master40 eta master60 kategorietan liderrak dira Iñaki Villoria iruritarrarekin eta Luciano Mitxelena lesakarrarekin

Larunbat honetan, martxoak 31, Transportes Bidasoa Master Txirrindulari Taldearen aurkezpen ekitaldia egin da Igantzi eta Lesakan. Master edo beterano mailan aritzen den taldea da, senior, master30, master40 eta master60 mailatan hain zuzen ere. Ekitaldi xumea baina polita burutu dute, lehendabizi Igantziko pilotalekuan eta Lesakan, Transportes Bidasoa enpresaren egoitzan

Larunbat honetan, martxoak 31, Transportes Bidasoa Master Txirrindulari Taldearen aurkezpen ekitaldia egin da Igantzi eta Lesakan. Master edo beterano mailan aritzen den taldea da, senior, master30, master40 eta master60 mailatan hain zuzen ere. Ekitaldi xumea baina polita burutu dute, lehendabizi Igantziko pilotalekuan eta Lesakan, Transportes Bidasoa enpresaren egoitzan.

Ondotik entrenamendua egin dute, Bortzirietatik abiatuta eta Baztanen barna ibili ondotik Igantzin bukatu baitute, 110 kilometro osatuz. Entremaneduaren ondotik, Transportes Bidasoa, Bodegas Inurrieta eta Igantziko Biltokiko kideekin batera bazkaria eta bazkalondo luzea izan dute.

 

Txirrindulari beterano baina gazteak

Aipatu bezala, master mailan aritzen da txirrindulari talde hau eta bederatzi txirrindularik osatzen dute taldea: Luziano Mitxelena (Lesaka/master60); Joxe Angel Mitxelena (Lesaka/master40); Iñaki Villoria (Irurita/Master40); Ricardo Martínez (Funes/Master30); Ibon Urtiaga (Betelu/master30); Jabier Urtiaga (Betelu/master30); Mikel Arburua (Igantzi/master30); Xabier Aranguren (Igantzi/master30); Ion Zeberio (Legazpi/senior). Master mailan karreran 80-110km ingurukoan izaten dira eta adinaren arabera kilometro gutxiago egiten dira; batez ere murrizketa horiek master50 eta master60 mailatan gertatzen dira. Sailkapen orokorra izateaz gain, kategoriaren araberako sailkapenak era badaude, hauek adinaren arabera bereizten dira.

 

Aurkezpen ekitaldia Igantzin

Larunbat honetan goizeko 08:30ean Igantziko Biltokian egina zuten hitzordua, bertara gerturatu ziren txirrindulariak, kafetxo bat hartu eta arropa berriak jantzitza argazki batzuk atera zituzten bertan. Ondoren Alkaiagara jautsi ziren Transportes Bidasoako egoitzara, bertan argazkiekin jarraitzeko, haraino gerturatu zen Patxi Vila txirrindulari profesionala, taldeko kideekin batera argazki pare bat atera eta hauekin batera kilometro gutxi batzuk egitera.

Beratik atera eta Bidasoa ibaiaren ondotik Baztan aldera abiatu ziren txirrindulariak, Baztanen Bagordira igo eta Otxondotik bueltatu ziren, berriz Elizondora eta handik Igantzira ibaiaren paretik. 110 kilometroko entrenamendu polita izan zen, taldekideak batu eta paraje polit hauetaz giro epel eta eguzkitsuaz gozatzeko.

 

Emaitza onak eta egutegi luzea

Master mailako frogak geroz eta ugariagoak dira. Taldeak Euskal Herrian, Aragoan, Kantabrian edota Gaztela Leonen antolatutako egun bakarreko frogetan parte hartzen du. Taldearentzako frogarik garrantzitsuenak Nafarroako Kopa, Nafarroako Itzulia, Nafarroako txapelketa eta Euskal Herriko Txapelketa dira, hala ere bere egutegia ez dute froga horietara mugatzen eta aurrez aipatutako egun bakarreko frogetan edota Aragoiko Itzulian ere parte hartuko dute.

Orain arte maila ona eman du taldeak eta Tafallan zein Gorraizen podiumera igo dira, 3. eta 2. postu bana lortuz, hurrengoa garaipena beharko luke baina... Tafallan taldeka ere lehenengo izatea lortu zuten. Azpimarragarria adin maila ezberdinetan lortutako garaipenak, Bizkaiako Itzuliko sailkapen orokorreko 7. postua eta, garrantzitsuenak, Nafarroako Kopan bi lidertza sendo mantentzea, master40 eta master60 mailatan, Iñaki Villoria eta Luciano Mitxelenarekin.

Taldeak espero du babesle eta laguntzaileek emandako laguntzari erantzun ona ematea errepidean eta orain arteko maila onari eustea, ahal bada emaitza hobeak lortuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun