Haur mailako herri kirol jokoetako proba konbinatua irabazi du Basaburuak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 2a

Basaburuako taldeak proba konbinatua eta sokatira txapelketak irabazi zituen ga Legarra

Igandean jokatu ziren finalak Igantzin

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako Finala jokatu zen Igantzin apirilaren 1ean, igande goizean. Eskualdeko taldeei dagokienez, Baztango Basaburua txapeldun izan da haur mailako proba konbinatuan. Sokatira txapelketan azpitxapeldun izan zen Basaburua haur mailan eta Bera ere bigarren izan da kadete mailako proba konbinatuan.

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako Finala jokatu zen Igantzin apirilaren 1ean, igande goizean. Eskualdeko taldeei dagokienez, Baztango Basaburua txapeldun izan da haur mailako proba konbinatuan. Sokatira txapelketan azpitxapeldun izan da Basaburua haur mailan eta Bera ere  bigarren izan da kadete mailako proba konbinatuan.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK:

KIMU MAILA:

Txapeldunak: Andra Mari 06:40.82

Bigarrenak: Sanduzelai 06:49.34

Hirugarrenak: Basaburua 06:49.60

Laugarrenak: Abelu (Igantzi) 06:49.92

 

HAUR MAILA:

Bost jardunaldietako puntuak batu ondoren:

Txapeldunak: Basaburua 19 puntu

Bigarrenak: Andra Mari 16 puntu

Hirugarrenak: Berriozar 8 puntu

Laugarrenak: Iñigo Aritza 7 puntu

 

KADETE MAILA:

Txapeldunak: Berriozar 09:31

Bigarrenak: Bera 09:55

Hirugarrenak: Basaburua 10:50

Laugarrenak: Andra Mari 11:06

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

Bost jardunadietako puntuak batu ondoren:

Txapeldunak: Andra Mari 18 puntu

Bigarrenak: Basaburua 16,5 puntu

Hirugarrenak: Iñigo Aritza 9,5 puntu

Laugarrenak: Berriozar 6 puntu

 

KADETE MAILA (540 KG)

Txapeldunak: Berriozar A (4 puntu)

Bigarrenak: Berriozar B (3 puntu)

Hirugarrenak: Andra Mari (2 puntu)

Laugarrenak: Basaburua (Puntu 1)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun