Enpresa ttiki eta ertainei, dendei, autonomoei eta enpresa turistikoei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Cederna-Garalurrek apirilean.
Apirilaren 10ean, 10:00etatik 12:00etara Ziurtagiri digitala eta Nortasun Agiri elektronikoari buruzko tailerra eginen da Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan. Ziurtagiri digitala eta Nortasun Agiri Elektronikoa zer diren, nola lortzen diren, erabilgarritasuna, onurak eta gisako gaiak landuko dira. Praktikak ere eginen dira eta norbere ordenagailua eramateko aukera eskaintzen dute.
Apirilaren 12an, ikastaro bera Leitzako udal liburutegian eginen da, hemen ere 10:00etatik 12:00etara.
Apirilaren 17 eta 19an, berriz, zerga kudeaketaren inguruko tailerra eginen da Leitzako udal liburutegian, 09:00etatik 13:00etara. Zein zerga eta zergatik ordaintzen den jakiteaz gain, BEZaren eta PZEZaren zein erregimen den egokiena kalkulatzen ikasiko da, zerga guttiago ordaintze aldera. Araubideen arteko desberdintasunak ere ezagutuko dira, eta horietako bakoitzak zein ondorio dakartzen. Zerga-egutegiarekin, zergekin eta norbere betebeharrekin trebatuko dira, administrazioarekiko betebeharretan eguneratua egoteko. Partehartzaile guztiek bederatzina tutoretza-ordu ere izanen dituzte.
Apirilaren 23 eta 24an, kontabilitate kudeaketaren inguruko ikastaroa eginen da Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00etara. Aholkularia ulertszea ahalbidetuko duten oinarrizko kontabilitate-ezagutzak lortzeaz gain, balantzeak eta emaitzen kontuak zertarako balio duten, eta zer-nolako informazioa ematen duten ulertzen, norbere enpresaren egoeraren analisitik abiatuta erabakiak hartzen eta administrazioarekin egunean egoteko, norbere kontabilitate betebeharrak eragutzen erakutsiko dute. Hemen ere, partehartzaile guziek bederatzina tutoretza ordu izanen dituzte.
Ikastaro hauei buruzko informazioa eta izen ematea 948 567010 telefonoan edo sakana.admon@cederna.es helbide elektronikoan egin daitezke.