Lapurretak prebenitzeko kanpaina bati ekin dio Foruzaingoak Malerrekan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 12a

Eskualdeko bizilagunekin komunikazio-bideak sortu nahi du, “auzolanean”, beren segurtasunean parte har dezaten

Foruzaingoaren Elizondoko komisariak kanpaina bati ekin dio Malerrekako eskualdeko udalerrietan ondarearen aurkako delituak prebenitzeko, azken boladan izandako lapurreta-saiakera eta lapurretengatik bizilagunek agertu duten egonezina dela eta.

Foruzaingoaren Elizondoko komisariak kanpaina bati ekin dio Malerrekako eskualdeko udalerrietan ondarearen aurkako delituak prebenitzeko, azken boladan izandako lapurreta-saiakera eta lapurretengatik bizilagunek agertu duten egonezina dela eta.

"Malerrekako segurtasuna" izeneko kanpaina honekin, Foruzaingoak segurtasun-gomendioak zabalduko ditu bizilagunen artean, segurtasun-gomendioak zabalduko ditu, lapurreta eta ebasketak prebenitzeko, eta komunikazio-bideak sortuko ditu, “auzolanean” beren segurtasunean parte har dezaten.

Komunikazio-bide horiek ere zonaldeko segurtasun objektiboa eta subjektiboa hobetzen lagunduko dute, eta Foruzaingoari prebentzioko patruilatzea hobetzen. Gainera, haien bidez, Foruzaingoak herritarrei segurtasun-mezuak helaraziko dizkie eta herritarrek foruzainei izan daitezkeen delitu-gertaeren inguruan ohartaraziko diete.

Kanpaina Elizondoko komisariako inspektore buruak Malerrekako Mankomunitateko alkateei aurkeztu die berriki, Donezteben. Mankomunitate horretan 13 udalerritako 5.509 herritar daude (Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urrotz, Zubieta).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun