Oñatz eta Julen San Migel doneztebarrak irabazi dute II. Sagardoaren Txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 2a

Julen San Miguel pilota astintzen. Doneztebeko atzelariak agindu zuen finalean. Maialen Andres

40-31 irabazi zioten martxoaren 31ko finalean Juaristi eta Olazarri

Oñatz andoaindarrak eta Julen San Migel doneztebarrak irabazi dute erremonteko II. Sagardoaren txapelketa, martxoaren 31n Galarretan jokatutako finalean iazko txapeldunei, Juaristi eta Patxi Olazarri 40-31 irabazita.

Oñatz andoaindarrak eta Julen San Migel doneztebarrak irabazi dute erremonteko II. Sagardoaren txapelketa, martxoaren 31n Galarretan jokatutako finalean iazko txapeldunei, Juaristi eta Patxi Olazarri 40-31 irabazita.

Ongi merezitako garaipena lortu zuten Oñatzek eta San Migelek, partida serioa jokatu baitzuten, tanto ederrekin borobildua. Hasi orduko bortz tantuko aldea hartu zuten urdinek eta gehienetan 4-5-6 tanturen alde horri eutsi zioten (5-11, 9-15, 14-20). Partidaren erdi aldean susperralduia izan zuten Juaristik eta Olazarrek eta 19-20ra hurbildu ziren, baina ez zuten partida berdintza lortu, berriz ere 20-26 aitzindu baitziren gerora txapeldun izanen zirenak. Berriz ere 26-29ra hurbildu ziren gorriak, baina hortik aitzinera San Miguelen kolpea nagusitu zen, azkeneko 31-40ko emaitza bitarte.

Julen San Miguel izan zen finaleko pilotarik onena eta pilotakada ikusgarriak eskaini zituen. 13 tanto egin zituen peloteoan, lau sakearekin eta lau pilota galdu zituen. Oñatzek ederki lagundu zion, 18 tantu egin baitzituen eta 3 pilota galdu. Itxuraz, bederen, ez zen sobera urduritu bere lehen final handian.

Gorriak azkenera arte saiatu ziren, baina ezin izan zieten aurre egin urdinei. Juaristik 13 tanti egin zituen eta pilota bakarra galdu. Olazarrek ongi sakatu zuen, baina ez zion norabide egokia eman pilotari eta Oñatzeri erremateko aukera eman zion.

 

Galarretako bertze emaitzak

Sagardoaren txapelketako finalaz gain, emaitza hauek izan ziren larunbatean Galarretan.

1. Matxin VI-Saldias 28 Urrutia II-Zubizarreta 35

2. Juaristi-Olazar 31 Oñatz-San Miguel 40 SAGARDOAREN TXAPELKETAKO FINALA

3. Zeberio II-Barrenetxea IV 34 Urriza-Urko 40

4. Etxabe II-Ion 30 Matxin III-Aizpurua II 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun