Hatsaren Poesia hamalaugarren Eguna ospatuko da Senpereko Larraldean apirilaren 1ean. Bertze urtetan bezala, Hatsa elkarteak argitaratzen duen olerki bilduma aurkeztuko da eguerdian.
13:00etan idazleen arteko bazkaria eginen da eta 15:00etan udazleen arteko olerki irakurketa. 17:00etan, publikoari idekia “Hatsaren Olerki bustiak 2012” aurkeztuko da, hain zuzen, azken olerki bilduman diren olerki, testu, pasarte poetiko eta Allande Arnaitzen argazkiekin osatua dagoen bideo proiekzio bat.
Olerkarien Eguna martxoaren 31n
Iaz, lehen aldikotz, Olerkarien egunak, Mundu osoan 250 bat olerkizale bildu zituen. Aurten Olerkarien egunaren bigarren edizioa martxoaren 31 an iraganen da. Egun hortan, Euskal herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberari eskatua da, aukera dezan: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten aurkezteko (eta hori, nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz…). Partehartzale bakoitzak , non, nola eta zer ordutan eginen lukeen bere aurkezpena jakinarazi dezake blog honen bitartez.