Asteburu honetan, martxoaren 31 eta apirilaren 1ean, hasi da XXXIII. Laxoa Txapelketa. 14 taldek eman dute izena eta abuztura arte ia asteburu guztietan partidak jokatuko dira. Doneztebek zazpi talde aurkeztu ditu, Arraioz eta Iruritak hiruna eta Oizek bakarra.
Lehen jardunaldia asteburu honetan, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean jokatu da eta ez da berdintasun handiegirik izan, ikusi bertzela emaitzak.
A multzoan, Doneztebe Fk 4 eta 9 galdu zuen Irurita Bren kontra eta Doneztebe Ek 3 eta 9 galdu zuen Oizekin. Doneztebe Bk atsedena zuen lehen jardunaldi honetan.
B multzoan, Arraioz Ck 4 eta 9 galdu zuen Irurita Arekin eta Arraioz A eta Doneztebe Cren arteko partida gibeleratu egin da. Arraioz Bk atsedena zuen.
C multzoan, azkenik, Doneztebe Ak 9 eta 3 irabazi zion Irurita Cri eta Doneztebe Dk 9 eta 1 irabazi zion Doneztebe Gri.