Lan erreformaren kontra martxoaren 29ko greba ia erabatekoa izaten ari da lantegi, zerbitzu eta bertze hainbat arlotan. Horrekin batera, hainbat mobilizazioa egiten ari dira herriz herri. Errate baterako, Lesakan ateratako argazkian ageri den bezalako hainbat kontzentrazioa egin dira. 12:00etan manifestazioa izanen da Beran, Funvera ingurutik abiatuta. 12:30ean Elizondon manifestaziao deitu dute hainbat gizarte eragilek eta arratsaldeko 17:30ean Donezteben izanen da eskualdeko manifestazioa.