Hainbat mobilizazio iragarri dira Martxoaren 29ko greba egunean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 28a

Beran, Donezteben eta Elizondon manifestazioak eginen dira

Martxoaren 29ko greba deialdiarekin bat eginez hainbat mobilizazio eginen dira. Honela, kasik herriz herri izanen diren kontzentrazioekin batera, manifestazioak deituak daude.

Martxoaren 29ko greba deialdiarekin bat eginez hainbat mobilizazio eginen dira. Honela, kasik herriz herri izanen diren kontzentrazioekin batera, manifestazioak deituak daude.

Elizondon, Bertze eredu sozial bat posible da lelopean manifestazioa eginen da. Hainbat eragile sozial, sindikal eta politikok egin dute deialdia eta eguerdiko 12etan abiatuko da BMko jarduera gunetik. Iruñeko manifestaldirat joan beharrean bertan gel­ditzeko eta parte har­tzeko deia egin diete herritarrei. Elizondoko deial­dia Baztango eta Male­rre­kako jendeari zuzendua dago.

Beran, eguerdiko 12etan manifestazioa eginen da, Funvera paretik abiatuta.

Horrez gain, goizetik pikete taldeak izanen direla iragarri dute. Honela, 05:15ean Zalaingo poligonoan ibiliko dira eta 9etan pikete informatiboa izanen da Altzateko plazan Beran eta Lesakako Arcelor lantegiko sarreran, 600ean Nabazko bidegurutzean.

Arratsaldeko 17:30ean Baztan-Bidasoaldeko manifestazioa eginen da Donezteben, ELA eta LAB sindikatuek deituta, Leitzako Bideko Avia gasolindegitik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun