Aurten ere, Asteburu Kulturala izanen da martxoaren 30etik apirilaren 1era Sunbillan eta urtero bezala, ekitaldiz betetako egitaraua izanen da.
Martxoaren 30ean, ortziral arratsaldeko 16:30ean haur jokoak izanen dira eta ondotik txokolatada. 22:00etan Xaloa, Xorroxin eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketa jokatuko da Ulibeltzak Elkartean.
Martxoaren 31n, larunbat goizeko 11:30ean patata tortilla lehiaketa eginen da eta osagaiak bakoitzak eraman beharko ditu. 14:00etan bazkaria izanen da Ulibeltzak Elkartean Bazkaldu ondotik, ginkana eginen da herrian barna.
15:30ean pintura lehiaketarako izen-ematea eginen da. 16:00etan haur ttikientzako jokoak. Ondotik, merendola eta sari banaketa. Ilunabarrean triki poteoa eginen da. 21:00etan patata tortilla pintxoak eskainiko dira Itturburun.
Apirilaren 1ean, igande goizeko 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era merkatua eta gasna lehiaketa eginen dira. 18:30ean gasna lehiaketaren sari banaketa eta saskiaren zozketa eginen dira.