Hiru txapel ekarri dituzte eskualdeko pilotariek Zizurko lau terdiko txapelketatik

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 28a

Zizurko txapelketako finalistak eta agintariak, sari banaketaren ondotik. Diario Noticias

Txarutako Arkaitz Untxalo iturendarra, Arkupeko Jon Olaizola lesakarra eta Txarutako Iker Espelosin sunbildarra txapeldun izan dira

Zizurko lau terdiko txapelketan zazpi finaletan parte hartu zuten eskualdeko taldetako pilotariek eta horietatik hiru irabazita, hiru txapelekin bueltatu ziren. Martxoaren 24ean, larunbat goizean jokatu ziren finalak kategoria ezberdinetan eta urtez urteko pilotariekin.

Zizurko lau terdiko txapelketan zazpi finaletan parte hartu zuten eskualdeko taldetako pilotariek eta horietatik hiru irabazita, hiru txapelekin bueltatu ziren. Martxoaren 24ean, larunbat goizean jokatu ziren finalak kategoria ezberdinetan eta urtez urteko pilotariekin.

Benjamin mailako bi finaletan ez zen eskualdeko ordezkaririk izan.

2001ean jaiotako lehen urteko alebinen kategorian, Txarutako Ariztegik 9 eta 18 galdu zuen Oberenako Oskozen kontra.

1999an jaiotako lehen urteko infantilen kategorian, Lazkaoko Zubizarretak 16 eta 2 irabazi zion Errekako Iker Salaberria goizuetarrari.

1998an jaiotako bigarren urteko infantiletan, berriz, Txarutako Iker Espelosin sunbildarrak 16 eta 4 irabazi zion San Migueleko Anduagari.

1997an jaiotako lehen urteko kadetetan, Errekako Ruben Medinak 10 eta 18 galdu zuen Donibaneko Lasorekin.

1996an jaiotako bigarren urteko kadetetan, Arkupeko Jon Olaizola lesakarrak 18 eta 9 irabazi zion Errekako Joanes Bakaikoari.

1995ean jaiotako lehen urteko jubeniletan, Txarutako Arkaitz Untxalo iturendarrak 18 eta 16 irabazi zion Errioxako Pradori.

1994an jaiotako bigarren urteko jubeniletan, Aurrerako Xabier Jaunarena leitzarrak 11 eta 18 galdu zuen Urretxuko Erostarberekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun