Hamalau taldek parte hartuko dute asteburu honetan hasiko den XXXIII. Laxoa Txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 27a

Iñaki Mihura izanen da aurten ere Arraioz A taldeko sakalaria. Artxiboko argazkia

Doneztebeko zazpi, Arraioz eta Iruritako hiruna eta Oizko taldeak dira eta finala abuztuaren 4an jokatuko da Arraiozen

Asteburu honetan, martxoaren 31 eta apirilaren 1ean, emanen zaio hasiera Laxoa Txapelketaren XXXIII. edizioari. 14 taldek eman dute izena eta abuztura arte ia asteburu guztietan partidak jokatuko dira. Doneztebek zazpi talde aurkeztu ditu, Arraioz eta Iruritak hiruna eta Oizek bakarra.

Asteburu honetan, martxoaren 31 eta apirilaren 1ean, emanen zaio hasiera Laxoa Txapelketaren XXXIII. edizioari. 14 taldek eman dute izena eta abuztura arte ia asteburu guztietan partidak jokatuko dira. Doneztebek zazpi talde aurkeztu ditu, Arraioz eta Iruritak hiruna eta Oizek bakarra.

Ligaxkaren bidez abiatuko da lehia eta taldeak hiru multzotan banatuta ariko dira. A multzoan, Irurita B, Doneztebe E, Doneztebe B, Doneztebe F eta Oiz ariko dira; B multzoan, Irurita A, Arraioz C, Arraioz B, Doneztebe C eta Arraioz A eta C multzoan lau talde izanen dira, Doneztebe A, Doneztebe G, Doneztebe D eta Irurita C. A eta B multzoko lehen hirurak eta C multzoko lehen biak sailkatuko dira final laurdenak jokatzeko. Final laurdenak ekainaren 24ean eta uztailaren 1ean eta 8an jokatuko dira. Finalaurrekoak uztailaren 15, 22 eta 29an eta finala abuztuaren 4an jokatuko da Arraiozko plazan.

 

Taldekideak

Arraioz A: Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai. 

Arraioz B: Xabier Bengoetxea, Aitor Zubigarai, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro.

Arraioz C: Xabier Mihura, Mikel Mindegia, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena.

Doneztebe A: Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra.

Doneztebe B: Asier Mutuberria, Jabier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea.

Doneztebe C: Jose Manuel Mitxeltorena, Josu Juanena, Mikel Mutuberria eta Fermin Jorajuria. 

Doneztebe D: Unai Sapuppo, Xabier Ibarrola, Andoni San Martin eta Joseba Grazenea.

Doneztebe E: Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena.

Doneztebe F: Lander Erkizia, Emilio Zabala, Josetxo Ezkurra eta Bittor Mendiburu.

Doneztebe G: Jokin Telletxea, Mikel Etxekolonea, Pedro Jose Martin eta Ander Bertiz.

Irurita A: Guillermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa. 

Irurita B: Xabi Barberena, Igor Urrutia, Miguel Bidegain eta Iñaki Etxandi.

Irurita C: Joxe Mari Salaburu, Karlos Goikoetxea, Jagoba Ramos eta Mikel Azpiroz.

Oiz: Sergio Fagoaga, Iker Bereau, Iñaki Mendiola eta Ugutz Zelaieta.

 

Lehen jardunaldia

Aipatu bezala, lehen jardunaldia asteburu honetan, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean honetan jokatuko da, honako partida hauekin:

A multzoa

Doneztebe F – Irurita B, larunbatean 16:00etan.

Doneztebe E – Oiz, igandean 11:30ean.

Atsedena: Doneztebe B

 

B multzoa

Irurita A – Arraioz C, larunbatean 17:00etan.

Arraioz A – Doneztebe C, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Arraioz B.

 

C multzoa

Doneztebe A – Irurita C, larunbatean 18:00etan.

Doneztebe D – Doneztebe G, igandean 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun