Grebaren segida ia erabatekoa izaten ari da goiz-goizetik

Ttipi-Ttapa 2012ko martxoaren 29a

Lan erreformaren aurka martxoaren 29an deitutako greba ia erabatekoa izaten ari da eskualdean.

Lan erreformaren aurka martxoaren 29an deitutako greba ia erabatekoa izaten ari da eskualdean.

Industria arloan, Bortzirietako egoera honela dago, LAB sindikatuko Koldo Saenzek aipatu digunez: Alco itxita, Zalain itxita, Funvera eta Savera itxita, Martiko itxita, Hidrorubber Iberica itxita, Composites Gurean sekzio buruak izan ezik produkzio geldirik eta itxita. Lantegi nagusiari, Arcelorri dagokionez, “nagusi baten bisita dela eta mehatxuen bidez linea bat martxan jarri dute txanda baterako 10 langileekin” erran digu Saenzek,baina Legasa eta Lesakako planten artean langileen %98-ak greba egin du. Beraz, kasik lantegi guziak itxiak daudela aipatzen ahal da eta salbuespen bakarra Berako Palmadera dela aipatu digu ELAko Joxe Mari Arribillagak.

Donezteben bi poligonoak, Mendi Txuri lantegia barne, itxita eta aktibitate gabe daude. Mariezkurrena ere greban dago. Aparan geldirik dago, Traperos de Emaus ere, Baztan-Bidasoa anbulantziak zerbitzu minimoak eskaintzen ditu.

Doneztebeko komertzioko datuak jakitearen zain, gainontzeko herri guztieta dendetan %100ekoa da greba.

Baztanen ere Marmoles del Baztan geldirik dago, Harri Lan geldirik, La Baztanesa autobusak zerbitzu minimoekin.

Leitzan ere itxia dago Sarriopapel lantegia eta kasik komertzio guziak.

Irakaskuntzan ere grebaren jarraipena kasik erabatekoa da. Almandoz, Oronoz, Sunbilla, Urdazubi-Zugarramurdi, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Gartzain, Arraioz eta Zigako irakasle guziak greban daude. Donezteben 36tik 30 greban daude. Bortzirietako ikastetxe publikoetan ere grebaren segida erabatekoa da, nahiz derrigorrezko zerbitzu minimoak eskaini ikastetxeak itxiak daude. Gauza bera gertatzen da eskualdeko ikastoletan, Baztan, Berako Labiaga eta Lesakako Tantirumairun. Berako Jesusen Bihotza ikastetxean lau irakaslek greba egin dute.

Leitza eta Goizuetako ikastetxeetan erabatekoa da grebaren segida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun