Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastolakoak Elizondon elkartu ziren

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 27a

Giro ederrean eman zuten igandea ikastoletako haur eta gurasoek. Pello San Millan

127 ikasle, guraso eta irakaslek mendi ibilaldia eta bazkaria izan zuten igandean

Baztan ikastolako, Berako Labiaga ikastolako eta Lesakako Tantirumairu ikastolako gurasoak, irakasleak eta haurrak bildu ziren Elizondon martxoaren 25ean.

Baztan ikastolako, Berako Labiaga ikastolako eta Lesakako Tantirumairu ikastolako gurasoak, irakasleak eta haurrak bildu ziren Elizondon martxoaren 25ean.

Guztira gure inguruko ikastoletako 127 haur eta guraso bildu ziren eta eguraldi bikainak lagunduta, egun ederra pasa zuten eskualdeko ikastolen elkartze egun honetan.

Goizez Beartzun barna ibili ziren, Larremets, Basabar... eta inguruko megalitoak ikusten eta eguerdian Ikastolan bazkaldu zuten: banabarrak, oilaskoa salsan, gazta, gaztanbera, frutak…eta doike! dena giro ederrean.

Inguruko Ikastolen elkartze egune hau pixkanaka pixkanaka finkatzen ari da eta joan den urten Bera aldean bildu ondoren, hurrengoan Lesaka inguruan ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun