Baztan-Bidasoaldeko boluntarioen topaketa eginen da martxoaren 27an Beran

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 26a

Elkarizaneko boluntarioen kanpaina baten irudia, Berako Lurraren Egunean. Utzitako argazkia

Bidelagun eta Elkarrizan taldeetako boluntarioek esperientziak konpartitzeko bilkura izanen da Beralandetan

Martxoaren 27an, astearte arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitarte, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako boluntarioen topaketa eginen da Berako Beralandetan. Bidelagun eta Elkarrizaneko boluntarioak, elkarren arteko esperientziak konpartitzeko bilkura izanen da.

Bidelagun eta Elkarrizan, formazio arloan koordinatzen dira, eta pausu bat gehiago emateko asmoarekin, astearterako topaketa antolatu dute. Azalpen bat prestatu dute Boluntariotzaren inguruan exposizio bat egiteko, eta ondoren mahai borobil bat osatuko dute. Helburua, boluntarioak elkarren artean ezagutzea eta beraien experientziaz solastea: zailtasunak, erreztasunak, aportazioak….

Bi taldeen arteko elkartasuna/kohesioa bultzatu nahi da, eta etorkizuneko elkarlana bultzatu nahi da, batez ere, sentsibiilzazioaren arloan. Ondoren merendu bat eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun