Endarlatsako zubi berria itxia egonen da asteburu osoan Irunerako norabidean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 23a

Larunbat goizeko 08:00etatik astelehen goizeko 07:00etara

N-121-A errepidean Endarlatsako zubi berria itxia egonen da martxoaren 24tik martxoaren 26ra, larunbat goizeko 08:00etatik astelehen goizeko 07:00etara Irunerako norabidean. Zubiaren juntetan moldaketak eginen dira itxiera aprobetxatuz.

Beraz, N-121-A errepidean Irunerako norabidean doazenek Berako gasolindegiaren ondotik lehengo errepide zaharra hartu beharko dute eta zubi zaharraren barna, berriz ere errepide berrira aterako dira.

Gipuzkoako Diputaziotik jakinarazi dutenez, Gipuzkoatik Nafarroara datozen ibilgailuak zubi berritik pasa ahal izanen dira, irekia egonen den karril bakarretik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun