Ia 300 lagunek egin dute Senpereko lehendabiziko traila

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Ionut Zinca gizonezkoetan eta Ana Rosa emakumeetan izan dira azkarrenak

Senpereko Spuc lasterketa taldeak antolatuta, martxoaren 11n egin zen Senpereko lehendabiziko traila, 21,1 kilometroko lasterketa. Eta lehendabiziko aldia izateko, 298 lagunek bukatu zuten Ibarrungo pilota plazatik abiatu zen lasterketa.

Ionut Cinca izan zen bizkorrena, ibilaldia osatzeko 01:39:18ko denbora behar izan zuelako, Claude Escots sail­katu zen bigarren (01:45:44) eta Martxel Bereau hirugarren (01:47:18).

Emakumeetan az­karrena, berriz, Ana Rosa Conde izan zen (01:52:46), Claire Dubes bigarrena (02:09:34) eta Maud Conbarieu hirugarrena (02:12:05).

Eskualdeko lasterkariei dagokienez, Sara Korrika, Senpereko SPUC eta Berako Man­ttale taldeko 27 lagunek osatu zuten ibilbidea. Horien artean bizkorrena, Sara Korrika taldeko Didier­ Suer­tegarai izan zen (23. sailkapenean), eta Phillippe Vacquie eta Fabrice Latapy taldekideak izan ziren eskualdeko hurrengoak, 28. eta 29., sailkatu ziren hurrenez hu­rren.

Lasterketaren ondotik, bazkaria izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun