Aurtengo Herri Urratseko kanta aurkeztu dute

Franck DOLOSOR 2012ko mar. 22a, 16:12

Elkartuz zabaldu izanen da aurtengo Herri Urratseko kanta, eta lelo horrekin bat eginez, lehendabiziko aldiz ez du euskal talde edo kantari batek egin, La Troba Kung Fú talde kataluniarrak baizik, runba kataluniarraren erreferentzia nagusienetariko bat den taldeak, alegia. Damba taldearen laguntzarekin egin dute Seaskako bestaren ahotsa izanen den kanta. Euskal Herri osoan barna aurkezten ari dira hilabete honetan, eta maiatzaren 13an eginen den Herri Urrats bestan ere zuzenean aditzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun