Eta orain denak lanerat! Christine Bessonart andere auzapezaren hitz horiekin bururatu da Herriko Etxeko langileen biltegi berriaren estrena joan den martxoaren 3an. Miliun bat euro gosta den eraikin berria Xabatenia bidean da, aintzirako bide nagusiaren ondoan. Arrunt molde berrian altxatu dute biltegi hau: landarez betea den teilatuarekin, plaka fotoboltaikoekin, olio begetalarekin eta energia berriztagarriekin. Herriko langileek izanen dute hor behar duten toki guztia lan tresnak eta kamiunak kokatzeko.