Eguraldi ederra lagun, erreketako arrantza denboraldia hasi da urte guziz bezala martxoko lehen igandearekin. Geroztik, arrantzale frango ikusten da gure erreka bazterretan eta aintziraren inguruan. Arrantzaleen elkartea pozik dago gero eta gazte gehiago interesatzen baita arrantzaz. Gazteek gero eta argiagoa dute bazterrak eta errekak zaindu behar direla. Gainerat, No kill-ez hil teknikaren aldekoak dira maiz, erran nahi baita arraina bildu eta berehala libratzen dutela hil aitzin.
Arrantza ezagutu nahi dutenentzat arrantzale eskola dago Senperen. Ikastaldiak aintziran igande goizetan eskaintzen dituzte 9etatik eguerdira arte. Xehetasunak 05 59 54 58 24ra deituz.