Urdazubin igan eta Zugarramurdin jautsi egin da azken urteetan biztanleria

Koro eta Margari 2012ko martxoaren 22a

Bortz urteotan 348 biztanletik 388ra igan da Urdazubi eta 226tik 211ra jautsi Zugarramurdi

Nafarroako Gober­nuak berriki argitaratu du herrietako biztan­leen­ kopurua. Urtero jakitera ematen den datua dugu­ hau, eta azkeneko bortz urteetakoak kontutan harturik, gure bi herri hauetan martxa arras­ diferenta ikusten da.

Gora-beherekin, baina Urdazubiko biztanleria aunitz igan da: duela bortz urte 348 biztanle ziren, aurten, berriz, 388. Zugarramurdin, berriz, 226 biztanleetatik 211ra jautsi gara.

Bistan da zifra hauek­ ez direla arras errea­lak, adibidez, badaude Zugarramurdin bizi direnak baina Udaleko erroldan sartuak ez direnak; eta alderantziz ere bai: kanpoan bizi direnak baina Zugarramurdin erroldatuak.

Eta biztanle aunitz edo gutti izateak zer inportantzia dauka? Ba, adibidez, dirulaguntza ba­tzuk hartzeko horren arabera izaten da, zenbat eta jende gehiago or­duan­ eta diru gehiago ematen dute. Edo eskoletan matrikulatuta dauden haurren kopurua ere izigarri inportantea da eskola edekita atxikitzeko. Gauza bera mediku kon­tsul­tarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun