Joan den urtarrilaren 29an Zazpiak Bat taldeak rock ikastaldi bat antolatu zuen eta jende multzo polit bat hurbildu zen. Esperientzia eraberritzea erabaki dute eta apirilaren 1ean, igande arratsaldearekin, eginen da, baina aldi hunetan tangoarekin. Lur Berri gelan eginen da arratsaldeko 3etatik goiti eta izen emaitea sei eurokoa izanen da.