Jalgi Hadi Garaipenera dinamikako kideek otsailaren 24an Sarako plazan egindako prentsaurrekoan, gazte martxa aurkeztu zuten. Apirilaren 6an Saratik abiatuko da gazte martxa eta biharamunean Lesakara ailegatuko da. Gisa berean, larunbat honetan, Jalgi Hadi Garaipenera dinamika eta 2012ko Gazte Martxa aurkeztuak izanen dira goizeko 10etatik aitzinera. Sarako gazteek martxaren xehetasunak orduan jakinaraziko dituzte.