Zaldi ibilaldia

Joana GUERENDIAIN 2012ko martxoaren 22a

Utzitako argazkia

Joan den martxoaren 4an 75 zaldun hurbildu ziren turismo bulegoak antolatutako zaldi ibilaldira. Zaldunak ekipetan banatuak ziren eta ibilaldian Sarako mendiak ezagutzeko aukera ukan zuten joko eta galderen bitartez. Eguna goxo­ki pasatu zuten eta arratsaldeko 6etan bukatu zuten sarien ematearekin. Heldu den ibilaldia bi urteren buruan antolatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun