Baztan-Bidasoaldeko jatetxeen egutegia

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Bertizko Turismo Par­tzuergoak jatetxeen egoera zailari aurre egiteko tresna berria aurkeztu du: egun bakoi­tzean irekita dauden jatetxeekin egutegi bat egin du eta egun horie­tan ahalik eta bezero gehien lor­tzeko ahalegina eginen da hainbat bitartekoren bidez. Momentuz, zazpi jate­txe lotu dira ekimenera. Egutegia bi edo hiru hilabetero eguneratuko da, eta www.consorciobertiz.org web­gu­nean eta sare sozia­le­tan zintzilikatua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun