Elizondoko Benito Menni Ospitaleko zuzendaritzak eta ELAko bederatzi ordezkarik osatzen duten langileen batzordeak 2012 eta 2015 urteen arteko lan hitzarmena sinatu dute lau hilabeteko negoziazioen ondotik. Horren arabera, gaur egungo 142 lanpostuak mantenduko dira.
Horrez gain, bortz urtetan urteko 14 lan ordu gutiago egonen dira, eta 2015ean 1.712 ordu izanen dira. Produktibitatearen handitzearekin lotuko den soldata politika ere eginen da eta lana eta familia hobeki uztartzeko, hamar urteko seme-alabak zaintzeko lan orduak murrizteko eskubidea izanen dute langileek.
Gaur egun buruko eritasunak edo eritasun degeneratiboak dituzten 163 lagun artatzen dituzte Benito Menni Ospitalean eta azkeneko hiru urteotan 1.168.625 euroko inbertsioak egin dituztela adierazi du Vicente Fernandez Zurita, ospitaleko zuzendariak. Horren ondorioz, 2012ko bigarren seihilekoan 3.700 metro koadroko eremu berri bat irekiko da zentruko eri psikogeriatrikoak artatzeko.
Banaz bertze 142 langile ari dira Benito Mennin, %90 mugarik gabeko kontratuekin eta emakumeak dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!