45 lagun bildu dira Barranka ostatuan egin den afarian

Fernando ETXEBERRIA 2012ko martxoaren 22a

Giro ederra sortu zen martxoaren 4an Barrankan egindako afarian. Fernando Etxeberria

Inauteririk ez da izan, baina parrandarako aukera ederki aprobetxatu dute herritarrek

Bere garaian aipatu bezala, aurten ez da inauteririk ospatu gure herrian. Inauteririk ez, baina bai, ordea, festa eder bat.

Udalak antolatuta, martxoaren 3an otordu ederra egin zen Barranka ostatuan, eta Joxeanjel musikariaren doinuekin, afaltzera bil­dutako 45 lagunak kantatzen eta dantzan aritu ziren goizaldeko ordu txikiak bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun