Arkupeak jubilatuen elkartean ez daude geldirik egoteko. Martxoan, erraterako, hainbat hitzaldi izan dira. Alde batetik, jubilazioen eta pentsioen gaur egungo egoera izan dute hizpide Donezteben eta bertzetik, bizi-testamentua, heriotza duina eta borondate aurreratua Beran eta Elizondon. Eta denek ere jendearen aldetik erantzun ona izan dutela aipatzekoa da.
Ikastaroak ere prestatuak dituzte eta ateraldiak egin gabe ere ez dira gelditu. Martxoaren 5ean, adibidez, Xabierraldira joan ziren eta giro ederrean pasatu zuten eguna. Eta hilabete honen 28an Olitera joatekoak dira. Apirilean ere irteera gehiago eginen dituzte: Ordiziko merkatura, Andaluziara... Horrez gain, heldu den hilabetean Soinketa Eguna ere eginen dute Beran. Maiatza ere betea heldu zaie.