Frontoiak 30 urte bete dituela eta, pala txapelketa antolatu da

Markel LIZASOAIN 2012ko martxoaren 22a

Hor jokatuko dituzte partidak. Markel Lizasoain

Apirilaren 13an hasiko da, eta herriko pestatan izanen da finala

Aldapa frontoiak 30 urte bete dituela eta, aitzakia polita bilatu dute zenbait gaztek pala txapelketa bat presta­tzeko. 16 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena. Binaka ari­tzeko da, eta partidak ortziraleetan izanen dira, arratsalde-ilunaba­rrean.

Kategoria bakarra izanen da, eta bi finalak sanjuanetan jokatuko dituzte, herriko festetako lehen egu­nean. Finaleko partiden ondotik, afaria eginen dute plazan.

Animo, neska-mutilak, sari ederrak daude eta: urdaiazpiko bana eta bina botila ardo. Izena emateko, deitu zenbaki honetara: 948 615005 (Mikel). 10 euro ordaindu beharko ditu biko bakoitzak. Gastuetarako eta saria ordaintzen laguntzeko ibiliko da dirua. Udalak ere lagunduko du 150 eurorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun