Presa metro eta erdi jeistea proposatu du Udalak eta Ur Konfederazioak onartu egin du

Mattin LARRALDE 2012ko mar. 22a, 13:08

Herritarren aldetik erantzun ona izan zuen batzarrak. Mattin Larralde

34 lagun elkartu dira batzarrean

Udalak deituta, martxoaren 4an herri ba­tza­rra egin zen eta 34 lagunek erantzun zioten deialdiari. Presa jeis­tea eta Udalak herrita­rren­da­ko bainuetxearekin sinatu duen akordioa izan ziren aipatu ziren puntuak. Bi gai hauek­­ izan ziren jen­deak interes gehienarekin solastu zituenak.

Presaren inguruan, Kantauriko Ur Konfederazioak presa botatzeko erran zuen, baina Udalak presa osorik bota beharrean metro bat eta erdi jeistea eskatu zion, eta udan putzua egiteko metro eta erdi hori ixten uzteko, bainatzeko lekua izandu delakoz betidanik. Izan ere, pena izanen litzateke herritarren­tzat, eta zorionez, Udalaren proposamenari baiezkoa eman dio Ur Konfederazioak.

Interesa piztu zuen bertze gaia bainu­e­txeak herritarrei egindako eskaintza izan zen. 16 urtetik beitiko gaz­teek eta haurrek sarrera dohainik izanen dute, eta 16 urtetik goitikoek sei eurotan izanen dute ordu bateko zirkuitua. Prezio erdian izanen dute, normalean, zirkuitu hau 12 eurotan baitago.

Txartel hau eskatzeko herrian erroldatua egon behar da. Eska­tzen duenari txartela emanen zaio eta txartel horrekin batera, bainua hartzera joatean, baliteke nortasun agiria eskatzea ziurtatzeko. Ho­rrez gain, txartel honekin bertze masaje eta tratamenduetan ere beherapenak izanen dira, %10 eta %15 artekoak, hain zuzen. Gainera, hotel honen katean dauden bertze lekuetako hoteletan txartel honekin deskontuak izanen dira.

Bertze gai batzuk ere landu ziren, nahiz eta gai batzuei tratatzeko eta informazioa sartzeko epe luzeagoa eman.

Hasieran erran bezala, 34 lagun bildu ziren batzarrean. Eta igandea zela eta zein ordu zen kontuan hartuta, nahiko jende etorri zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun