Aurrekoan aipatu bezala, lehenengo aldiz eginen den Malerreka Eguna Zubietan ospatuko da maiatzean. Eta egun hori dela eta, egurrezko tabloi bat prestatzeari ekin diote Migel Arregi eta Xanti Uhalde artisauek. Gereziondo batekin egiten ari diren tabloiak Malerreka Eguna titulua izanen du, eta tabloi hori herriz herri joanen denez, hamahiru herrietako bakoitzak bere tokia izanen du tabloian. Herri bakoitzak bere irudi edo adierazgarria den zerbait jarriko du tabloi horretan.