Udalak egin beharreko mendiko lanak Sasoi enpresari esleitu dizkio. Joan den astean hartu zuen erabakia Udalak, aurkeztutako lau eskaintzen artean, onena Sasoirena zela ikusita. 53.548,36 eurotan eginen ditu lanak.
Aurreko alean aipatu bezala, Goienetxeko bordarako pistako sarrera moldatu, Aurkidiko pistan zementua bota eta landaketak dira egin beharreko lanak.