Pulunpa eskola

Arkaitz MINDEGIA 2012ko martxoaren 22a

Martxoaren 26rako ateraldia antolatu dute Pulunpa eskolakoek. Gipuzkoa aldera joanen zaizkigu neska-mutiko eta irakasleak. Bi taldetan banatuko dira: alde batetik, Haur Hezkuntza eta Lehenbiziko Ziklo­koak goizean Donostiako Aquarium eta Txikiparkera joanen zaizkigu eta bertzetik, bigarren eta hirugarren ziklokoak Pasaian geldituko dira goizean. Pasaiatik Pasai Donibanera itsasontzian joanen dira eta gero, museoa (aspaldiko itsason­tzien maketak), erakusketa (euskaldunon presentzia baleen arrantzan) eta azkenik, itsason­tzien tailerra ikusiko dituzte. Arra­tsaldean Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira joanen dira.

 

Migel maisuaren agurra

Aitzineko TTIPI-TTAPAn erran bezala, gure eskolan hainbat eta hain­bat urtez irakasle aritu den Migel maisua mar­txoaren 5ean jubilatu zen. Agur berezia antolatu zuten. Hasteko, irakasle guztiak elkarrekin joan ziren bazkaltzera, eta ondotik, berriz, gisa guztietako sorpresak izan ziren Migelentzat: herriko dantzarieik aurreskua dantzatu zioten, herriko bertsolari eta bere ikaslea izan den Egoitz Gorosterrazuk bertsoa kantatu zion eta pergamino batean oroigarria ere eman zion, argazki bil­duma bat eginez muntaia ttiki baten emanaldia ere egin zen, Migelen urte guztietako argaz­kiak... Akitzeko txokolatada izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun