Herriko kezkak eta beharrak biltzeko inkesta eginen du Udalak

Arkaitz MINDEGIA 2012ko martxoaren 22a

Gisa guztietako eragileek parte hartzea nahi du Udalak

Gogotik ari da la­nean Udala joan den azarotik honat. Berriki herri­ko eragileekin bilerak edo inkesta ttiki bat egitea proposatu du, herriko kezkak eta beharrak bil­tzeko eta egoeraz solasteko. Udaletik erran dutenez, herriko jende guz­tiari emanen zaio inkesta ttiki honetan parte ha­rtzeko aukera, bai elkarteei, bai merkatariei, bai enpresei eta bai gainerako he­rritarrei ere. Denen kez­kak jakin nahi baitituzte.

 

Bestetako bilera

Martxoaren 17an Udalak bilera irekia antolatu zuen Iturengo bes­tak antolatzeko. He­rriko bestak antolatzen jen­deak laguntzeko deia egin zuen, denen ideiak­ eta nahiak bilduz eta parte hartzea bultzatuz, bes­ta herrikoiak izan daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun