Aukeren azoka arrakastatsua

Nerea TELLETXEA 2012ko martxoaren 22a

Alicia Del Castillo

Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak Intzakardi karrikan antolatutako eskain­tza azokak arrakasta haundia izan zuen. Azokan eskaintza haundia izateaz gain­, denboraldi berriko aurre erakusketa egin zuten. Barietate haundiko aukera egondu zen. Arratsaldean haurrendako jokoak izan ziren trikitilariek girotuta. Eskerrak eman handik agertu ziren guztiei. Bertzalde Guraso Elkarteak antolatutako zinemaldiarekin elkarlanean dabil Merkatarien Elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun