40 pertsonek eman zuten izena joan den martxoaren 10ean Erreka Kirol Ekarteak antolatu zuen Xabierrera joateko ateraldian.
Goizean goiz egin zuten irteera, goizeko 5etan, eta autobusak Iruñearaino eraman zituen. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin zituzten. Denak hagitz kontent bueltatu ziren.