Dantzari Ttiki Eguna Lesakan ospatuko da apirilaren 1ean eta Etxalarko 13 urtetik beheitiko 24 dantzariak gonbidatuak daude ekitaldi honetara. Azken urte hauetan, etxalartarrek ez zuten egun honetarako gonbidapenik hartua, eta ekintza berri honetako ilusioz eta gogotsu daude.