Zuhaitzak hostorik gabe gelditu direnean, hainbat lekutan Asiako liztor beltzen kabiak agertu dira. Nahiko haundiak dira gehienak, baina orain hutsik daude, liztorrak negua pasa arte lur azpiko kabietan daudelako.
Laister liztor beltzak lurpetik atera eta kabi ttikiak egiten hasiko dira. Hortaz, udaberri eta uda partean erne ibili beharko dugu ea gure inguruan horrelako kabiren bat topatzen dugun eta segidan desegin, gure erleen mesedetan izanen baita.