Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren proba Beran jokatu zen igandean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Kadete mailako proba konbinatuan 7 segundurengatik nagusitu zen Berako taldea igandean. Utzitako argazkia

Herriko taldea nagusitu zen kadete mailako proba konbinatuan

Joan den igandean, martxoak 18, Nafarroako Herri Kirol Jokuetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Beran. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joku hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

KONBINATUKO SAILKAPENAK:

Kimu mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren.

Emaitzak:

1. Andra Mari 06:48.28

2. Sanduzelai 06:50.88

3. Basaburua 07:07.56

4. Abelu 07:07.68

5. Putterri 07:11.51

6. Araxes 07:23.12

7. Iñigo Aritza 07:24.12

8. Berriozar 07:26.85

9. Unanu 07:35.88

Haur mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:

1. Andra Mari 08:57 4 puntu

2. Basaburua 09:18 3 puntu

3. Iñigo Aritza 10:27 2 puntu

4. Berriozar 10:42 Puntu 1

Kadete mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.

Emaitzak:

1. Bera 10:17.20

2. Berriozar A 10:24.96

3. Basaburua 10:52.85

4. Andra Mari 11:23.16

5. Berriozar B 12:56.23

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

Andra Mari (4 puntu)

Basaburua (2,5 puntu)

Iñigo Aritza (2,5 puntu)

Berriozar (puntu 1)

KADETE MAILA (540 KG)

A multzoa

Basaburua (3 puntu)

Berriozar A (2 puntu)

Iñigo Aritza (puntu 1)

B multzoa

Berriozar B (3 puntu)

Bera (2 puntu)

Andra Mari (puntu 1)

Laugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 25, ospatuko da Altsasuko Iortia Plazan, goizeko 11:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginen balu, Burunda pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun